“Once we won power. We chose to regard the diversity of colours and languages that had once been used to divide us as a source of strength.” Nelson Mandela

2010-11-18

Gizarte hezitazilea informazioaren gizartean

"El Educador Social en la Sociedad de la Información". Alejandro Martínez González.

Gaur egun,komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriek (IKT), gero eta idar gehiago hartzen ari dira gure gizartean.Kultura okzidentalaren testuinguru sozial, ekonomiko eta politikoaren atal garrantzitsu bihurtzen ari dira teknologia berriak;merkatu ekonomiak bere kaxa erabiltzen dituelarik errentagarritasun handiena lortzeko.
Kontuan izanda munduaren parte txiki bat garela teknologia hauek erabiltzeko aukera dugunok, zeresan handia ematen digu bazterketa sozialaren arian.

Munduko biztanleriaren erdiak baino gehiago ez du sekula telefonorik erabili eta 47 herrialdetan,100 biztaleko telefono linea bakar bat baino ez dute.

Hau horrela izanik,Komunikazioaren eta informazioarenteknologia berri hauek(IKT) , oso erabilgarriak direla esan dezakegu gu bizi garen gizarte okzidental honetarako. Baina, zergatik uzten ditu alde batera gainontzeko herrialde ez horren garatuak?
Indibidualismora bultzatzen gaituzte gizartea sozializatu beharrean,informazioa pribatizatu,denon eskura utzi beharrean eta errentagarritasun ekonomikoa atera nahi da,eredu sozialan plurala sustatu beharrean.

Informazioaren gizarte honetan, beharrezko da eredu sozial berri bat sortzea,non bazterketa soziala atzean utzi eta denontzako lagungarria izango den gizarte plural batean hezi behar dugun.

Horretarako , gizarte hezitzaile moduan, ezinbestekoa iruditzen zait teknologia berri hauek gizartearen maila ezberdinetara zabaltzea komunitate ezberdinak kontuan hartuta. Ez bakarrik hezkuntz instituzio formaletara ,baizik eta hezkuntza ez-formal eta gainontzeko gizarteari ere.

Gizartearen beharrizanak asetzera bideratuko den eredu berri bat sortzea premiazkoa da bazterketa soziala alde batera utzi eta elkartasunerantz joko duen gizarte berri bat sortzeko.

No hay comentarios: