“Once we won power. We chose to regard the diversity of colours and languages that had once been used to divide us as a source of strength.” Nelson Mandela

Munduko hizkuntzak

Txinera edo hizkuntza senitiarra ( 汉语 edo 漢語 / Hànyǔ, 中文 / Zhōngwén)

Hizkuntza bat edo hizkuntza familia bat kontsidera daitezke, eta jatorriz han etniaren hizkuntzak dira. Hizkuntza sino-tibetarren adar bietako bat da. Munduko populazioaren seiren batek, 1.300 milioi pertsona inguruk, txineraren formetako bat darabil ama-hizkuntza lez. Hizkuntza familia bezala, txinerak 1,2 mila milioi hiztun inguru ditu; mandarinerak bakarrik 850 milioi hiztun inguru ditu, munduko beste edozein hizkuntza gaindituz.


Ahozko txinera bere barne desberdintasunengatik da ezaguna, halere, aldaera guztiak dira tonalak eta analitikoak. Sei eta hamabi talde erregional bitartean dago (sailkapen eskemaren arabera); handiena mandarinera da (850 milioi pertsona), jarraian wu aldaera legoke (90 milioi), ondoren min mintzaira (70 milioi) eta azkenik kantonera (70 milioi)Ahozko txineraren era estandarizatua mandarinera estandarra da (普通话 / pǔtōnghùa, 国语 / gúoyǔ), Beijing hiriko dialektoan oinarritua. Hau Txinako Herri Errepublikako eta Txinako Errepublikako hizkuntza ofiziala da, eta baita Singapurreko lau hizkuntza ofizialetako bat ere. Txinera NBEko sei hizkuntza ofizialetako bat ere bada. Beste aldaeretatik, kantonera estandarra ohikoa eta eragingarria da itsasoz haraindiko kantonera-hiztunen komunitateetan, eta Hong Kongeko hizkuntza ofizialetako bat da ingelesarekin batera, eta Macaun portugesarekin. Hegoaldeko min mintzaira, min talde linguistikotik dator eta oso hedatuta dago Fujian hegoaldean, Taiwanen eta Hego-Ekialde Asiarrean.

Busuu hizkuntza sare sozialen bidez.

Denok dakigun moduan, sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du bere datu pertsonalak eta bere gustoko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko egin ditzakete. Norberaren helburuen arabera lagunak bazkideak edo bikotekideak topa daitezke.

Sare sozial ezberdinen artean facebook, tuenti edo twitter dira ezagunenak, baina orain zerbait berria aurkeztuko dizuet : Bussu, hizkuntzak ez galtzeko eta aldi berean ikasteko sare soziala.


UNESCOk dioenez, 3.300 hizkuntza galzorian daude, hau da, munduko hizkuntza guztietatik %50!
Kamerungo Bussu hizkuntzaren egoera txarra hartu dute eredutzat sare sozial berri hau promozionatzeko. Izan ere, ikusiko dugun bideoan agertzen den bezala, 8 pertsonak baino ez dute hizkuntza hau hitz egiten eta egoera zailean ikusten dute hizkuntza honen bizi iraupena. 
 'Save busuu' izeneko ekimenarekin hizkuntza sare sozialen bitartez ezagutaraztea da bere helburua. Jendeak   beste hizkuntza bat dela jakitea eta bide batez, hizkuntza ikastea.



Hau martxan jartzeko, linguistikako adituak joan ziren bertara ekimena azalduz. Bertako herritarrak, 8 pertsona baino ez, ekimenarekin bat egin omen zuten lehen momentutik arazorik gabe. Gustura baitzauden ekimen berri honekin, beraien hizkuntzari mesede egingo ziolako.
Astebetez, busuu hitz egiten duten pertsonekin bideo musikalak egin zitutzen eta betran, transmititu nahi diren hizkuntzaren balioak agertzen dira.
Busuu hizkuntzaz gain, hizkuntza ezberdinak ikasteko aukera luzatzen digu sare sozial berri honek. Hala nola, ingelesa, portugesa, italianoa, alemana, errusiera, frantzesa...

Busuu hizkuntza ikasteko, ariketa ezberdinak proposatzen dira. Ariketa horien artean, gramatikalak, sintaktikoak, hiztegia … sartuko dira eta bideo-txata ere barnean izango du. Honekin elkarrizketa bat mantendu daiteke busuu dakien norbaitekin edo ikasten ari den norbaitekin.
Gainontzeko hizkuntzekin ere berdina egin dezakegu, ariketa ezberdinak sare sozialean ditugun lagunen bitartez. Honela, lurralde ezberdinetako jendea ezagutuko dugu eta horrez gain, beraien hizkuntza ere bai. Izan ere, elkarrizketen bidez norberak bere hizkuntza mundu osora zabaldu dezake eta aldi berean, hizkuntza komunitate ezberdinak sortuz. 

Ez al da aukera paregabea euskara mundu osoan zehaz hedatzeko?