“Once we won power. We chose to regard the diversity of colours and languages that had once been used to divide us as a source of strength.” Nelson Mandela

Musikaz blai

 Check point rock

  Fermin Muguruzaren "Check point rock" dokumental interesgarria dugu aurrean. Palestina eta Euskal Herriko musika uztartuz, "check point"-etako egoeraren berri ematen digute hango musikariek. Dokumental gomendagarria musika palestinarra ezagutu nahi duenarentzat:

 


Indiar musika.

India Asiar Hegoaldearen zati handia hartzen duen herrialdea da, berak bakarrik azpi-kontinente oso bat osatzen baitu. Munduko bigarren estatu populatuena da, demokrazia handiena, zazpigarren zabalena eta hamargarren ekonomia.
 Herrialde multietnikoa eta multierlijiosoa da, arraza eta etnia askoren igarobide zein pausaleku izan baita. Hainbat erlijio garrantzi handikoak dira, hala nola hinduismoa, islama, budismoa, kristautasuna.

Indiak kultur ondare ugaria eta apartekoa du. 
Inbaditzaile eta etorkinen ohiturak, tradizioak eta ideiak bereganatu dituen bitartean, bere tradizioei historian zehar eustea lortu du.Adibidez, Indiako monumentu ospetsuena, Taj Mahal, Mogol dinastiari dagokio.
  Hizkuntzei dagokienez, 22 mintzaira ofizial ditu, nagusiak hindia eta ingelesa diren arren.

 Indiako musika mota askotakoa da. Musika klasikoaren bi mota nagusiak hegoaldeko Carnatic eta iparraldeko Hindustani dira. Herri musika aipagarriena Filmi (Filmetarako sortutakoa) da. Folk musika ere oparoa da.

 Gaurko sarrera honetan, indiar musika sortzeko aplikazio bat ikusiko dugu. Aplikazio honen bidez, indiako instrumentu ezberdinak konbinatu ahal izango ditugu gustoko indiar musika sortu arte. Oso dibertigarria da eta probatzera animatzen zaituztet:   Klikatu hemen aplikazioa hasteko.


 Informazio iturria: Wikipedia eta Egape ikastola.

Hip hop-a

   Hip hop-a,1960 eta 1970 artean Ameriketako Estatu Batuaketako ghettoetako gazteek sortutako mugimendu kulturalari deitzen zaio.
Lau elementu nagusi daude hip hoparen inguruan: Alde batetik,elementu musikala, rapak osatzen duena turntablism-arekin batera(DJak betetzen duen papera).Eta bestalde, elementu artistikoa, break dance eta grafittiek osatzen dutena.



Oso lagungarria izan zen,komunitate afroamerikarrarentzat,New york-eko auzoetan barrena( Bronx , Queens , Brooklyn...)egiten zituzten manifestaldietan bereziki,eskubideak aldarrikatzeko.

Hemen duzue, 80.hamarkadaren bukaeran sortutako Hip Hop-eko talde garrantzitsuenetako bat,Public Enemy :