“Once we won power. We chose to regard the diversity of colours and languages that had once been used to divide us as a source of strength.” Nelson Mandela

2010-11-23

Janari Japoniarrak : Shushi-a


Osagaiak:

* 270g sushirentzako arroza
* 570ml ur
* 50ml arroz ozpin
* 1/2 goilarakada azukre
* Gatz pixkat
* Wasabi pixkat
* Nori Algak
* Aguakatea
* Izokin ketua
* Amuarrai arraultzak

Sushia betetzeko aguakatea, izokin ketua eta amuarrai arraultzak erabiliko ditugu, baina beste edozein barazki zein arrain gordin edo ketu erabil daiteke. (Atuna asko erabiltzen da sushia egiteko)

Hasi baino lehen, arroza ondo garbitu 60 bira emanez, 10 birako ura aldatuz.

Arroza eta 570ml urak sutan jarri irakin arte, eta tapa jarria duelarik. Irakiten hasten denean, sua minimoan jarri nahastu gabe eta tapa kendu gabe. 15-20 minutu igarotakoan, ura lurrindu dela eta arroza egina dagoela konprobatu. Hala bada, sutik kendu tapa jarrita utziz.

Kazo batean ozpina, azukrea eta gatza jarri. Su fuertean jarri eta etengabe nahastu azukrea disolbatu arte. Disolbaturik dagoenean, arrozari gehitu, nahastu eta beste 10 minutu utzi tapaturik.

Algak esterilan jarri (alde liso eta disdiratxua behekalderuntz). Arroza zabaldu gainetik izkina batean arrozik gabeko lerro bat utziz (gero hortik itxasteko). Beste izkinan wasabi lerro bat, aguakatea, izokina eta arraultzak jarri lerro bat eginez.

Sushia bildu esterilaren laguntzaz (bideoan ikusten den moduan), eta amaieran, arrozik gabe geratu den zatia urez busti itxatxi dadin.

Laban zorrotz batekin 2 cm inguruko zatiak moztu. Zati bat mozten den bakoitzean, labana ondo garbitu arroza itxatxi egiten zaiolako.

Ondo hozten utzi eta soja saltsa eta sesamoan bustita jan. 4 egun iraun ditzake hozgailuan sarturik. On egin!!

Sushi (maki-zushi)




Errezeta hau eta gehiago Olaiaren sukaldea blog-ean.

No hay comentarios: