Txinera edo hizkuntza senitiarrak ( 汉语 edo 漢語 / Hànyǔ, 中文 / Zhōngwén) hizkuntza bat edo hizkuntza familia bat kontsidera daitezke, eta jatorriz han etniaren hizkuntzak dira. Hizkuntza sino-tibetarren adar bietako bat da. Munduko populazioaren seiren batek, 1.300 milioi pertsona inguruk, txineraren formetako bat darabil ama-hizkuntza lez. Hizkuntza familia bezala, txinerak 1,2 mila milioi hiztun inguru ditu; mandarinerak bakarrik 850 milioi hiztun inguru ditu, munduko beste edozein hizkuntza gaindituz.
Ahozko txinera bere barne desberdintasunengatik da ezaguna, halere, aldaera guztiak dira tonalak eta analitikoak. Sei eta hamabi talde erregional bitartean dago (sailkapen eskemaren arabera); handiena mandarinera da (850 milioi pertsona), jarraian wu aldaera legoke (90 milioi), ondoren min mintzaira (70 milioi) eta azkenik kantonera (70 milioi)Ahozko txineraren era estandarizatua mandarinera estandarra da (普通话 / pǔtōnghùa, 国语 / gúoyǔ), Beijing hiriko dialektoan oinarritua. Hau Txinako Herri Errepublikako eta Txinako Errepublikako hizkuntza ofiziala da, eta baita Singapurreko lau hizkuntza ofizialetako bat ere. Txinera NBEko sei hizkuntza ofizialetako bat ere bada. Beste aldaeretatik, kantonera estandarra ohikoa eta eragingarria da itsasoz haraindiko kantonera-hiztunen komunitateetan, eta Hong Kongeko hizkuntza ofizialetako bat da ingelesarekin batera, eta Macaun portugesarekin. Hegoaldeko min mintzaira, min talde linguistikotik dator eta oso hedatuta dago Fujian hegoaldean, Taiwanen eta Hego-Ekialde Asiarrean
No hay comentarios:
Publicar un comentario