“Once we won power. We chose to regard the diversity of colours and languages that had once been used to divide us as a source of strength.” Nelson Mandela
Mostrando entradas con la etiqueta Kulturartekotasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kulturartekotasuna. Mostrar todas las entradas

2011-01-12

Nire gaiarekin lotura duten blogetan iruzkinak.

Nire gaiarekin lotura duten bi bitakora aurkeztuko ditut sarrera honetan. Alde batetik, saharar kultura bertatik bertara lantzen duen bloga "aed sahararra", eta bestetik inmigrazioaren gaia lantzen duen "eraikiz".

"aedsahararra"

 Aed sahararraren bitakora asko gustatu zait.Saharan bizi izandako esperientzi pertsonalaren pasadizoak kontatzen dizkigu bertan Garazi Rodrigezek. Batez ere, modu pertsonalean eta zuzenean idatzi ditu Saharan bizi izandakoak eta Saharar kulturari buruzko zenbait sarrera utzi dizkigu bere blog-ean. 
Harritu nauen sarreretako bat, Sahararrek Te-a prestatzeko zuten ohiturarena izan da. Egunean zehar bizpairu aldiz hartzen dute tea, honen inguruan eguneko kontuak eta gertakizunak denon artean kontatzen dituztelarik.

"Eraikiz"


 Bestalde, Kemen Atxurraren "eraikiz" bitakora ere komentatu dut.







 Nik aukeratutako kulturartekotasunaren gaiarekin lotura daukate Kemenek blogean azaltzen dizkigun inmigrazioaren inguruko kontuek.
 Atzerritarrek gure gizartean bizi duten egoera eta globalizazioaren prozesuak dakartzan ondorioak primeran azaltzen dizkigu bere blogean.

Esan beharra daukat kulturartekotasunarekin lotura duen webquest-a asko gustatu zaidala, bere blogera sartzea besterik ez duzue "Kulturartekotasunari buruzko Webquesta" egiteko. Webquest-a egitera animatzen zaituztet,oso interesgarria baita.

Bisitatu beharreko bi blog dudarik gabe.

2011-01-11

Kulturartekotasunari buruzko webquesta.

Sarrera honetan webquestari buruz hitz egingo dut. Horretarako, lehendabizi webquest-a zer ikusiko dugu:

 Zer da WebQuest bat ?
google irudiak: Webquest

  WebQuestak informazioa bilatzeko metodologia da, non errekurtso gehienak Web-etik ateratzen diren. Sistema hau Bernie Dodgek eta Tom Marchek, San Diegoko unibertsitateko irakasleak, 1995ean proposatu zuten.

 WebQuesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da. Esan bezala, errekurtsoak gehienbat internetetik ateratzen dira. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da. 
Honetaz gain, metodologia honek badu benetako ebaluazioaren atal bat. Orri hauek irakasleek gero eta gehiago erabiltzen dituzte informazio erabileraren trebetasunak garatzen dituztelako.

Webquestari buruzko informazio pixka bat jaso eta gero, nire gaiarekin bat datorren webquest bat aurkitu dut sarean:


  Hona hemen egileak webquest honi buruz ematen duen sarreratxoa:


"Gaur egun gure ingurua gero eta kultur anitzagoa da. Etorkinak arrazoi ezberdinengatik datoz Euskal Herrira; behar ekonomikoak eta sozialak, gatazka armatuak, indarkeria.
Beraz, esan dezakegu egungo jendartearen ezaugarri nagusienetako bat heterogeneotasun sozial, kultural eta linguistikoa dela.Kulturartekotasuna beraz, aniztasun egoeren aurrean izan dezakegun ikuspegi bat da, berdintasunean oinarritua eta aniztasunean aberasgarri bezala ulertzen dena.
Eta honen garrantzia aintzat hartuz, zuen pentsaerak, ezagupenak, jarrerak... landuko ditugu internet erramientaz baliatuz."

Besterik gabe, webquesta egiten saiatuko zaretelakoan hemen usten dizuet webquest honen link-a.

2011-01-09

Indiako musika sortzeko aplikazio bat.

India Asiar Hegoaldearen zati handia hartzen duen herrialdea da, berak bakarrik azpi-kontinente oso bat osatzen baitu. Munduko bigarren estatu populatuena da, demokrazia handiena, zazpigarren zabalena eta hamargarren ekonomia.
 Herrialde multietnikoa eta multierlijiosoa da, arraza eta etnia askoren igarobide zein pausaleku izan baita. Hainbat erlijio garrantzi handikoak dira, hala nola hinduismoa, islama, budismoa, kristautasuna.

Indiak kultur ondare ugaria eta apartekoa du. 
Inbaditzaile eta etorkinen ohiturak, tradizioak eta ideiak bereganatu dituen bitartean, bere tradizioei historian zehar eustea lortu du.Adibidez, Indiako monumentu ospetsuena, Taj Mahal, Mogol dinastiari dagokio.
  Hizkuntzei dagokienez, 22 mintzaira ofizial ditu, nagusiak hindia eta ingelesa diren arren.

 Indiako musika mota askotakoa da. Musika klasikoaren bi mota nagusiak hegoaldeko Carnatic eta iparraldeko Hindustani dira. Herri musika aipagarriena Filmi (Filmetarako sortutakoa) da. Folk musika ere oparoa da.

 Gaurko sarrera honetan, indiar musika sortzeko aplikazio bat ikusiko dugu. Aplikazio honen bidez, indiako instrumentu ezberdinak konbinatu ahal izango ditugu gustoko indiar musika sortu arte. Oso dibertigarria da eta probatzera animatzen zaituztet:   Klikatu hemen aplikazioa hasteko.


 Informazio iturria: Wikipedia eta Egape ikastola.

Munduan zehar bidaiari.



Picasa-rekin egindako argazki bilduma.

2011-01-08

Kultura Maori-a soinketako klaseetan.

Maori Zelanda Berriko etnietako bat da, gaur egun oso gutxitua dena (biztanle guztien %8-10 baino ez dira).
Gaur egun, ia 700.000 maori bizi dira munduan . Zelanda Berritik kanpo, multzo esanguratsua bizi da Australian (70.000 inguru).

 Kontua da, gaur egun kulturarteko hezkuntza arlo guztietan ikus daitekeela. Orain arte musikan, literaturan, plastikan edo matematikan nabaritu dugu. (Argazkian : Bandera Maoria)
  
Soinketa ere izan daiteke beste modu bat kulturartekotasuna lantzeko. Munduko kultura guztiek izan dituzte euren joku, kirol... bereziak. Batzuk zabaldu egin dira, eta beste batzuk ez dira hain ezagunak.
  Gaurko sarrera honetan, soinketako klaseetan ikuspegi interkulturala lantzeko ariketa txiki bat proposatu nahi dut. Batez euskal herrian errugbyarekiko dagoen zaletasun handia ikusirik, soinketako klaseetan Zealnda Berriak partidua hasi baino leheen burutzen duen "Haka dantza" nola egiten den ikusiko dugu.
 

 Taldeearen kontzentrazioa handitzeko eta aurkariei beldurra sartzeko egiten duten dantza da Zelanda Berriko taldeek erabiltzen duten hau. Soinketako klaseeak kulturatekoago bihurtzeko erabili dezakegun baliabide bat da. Kultura Maoria nolakoa den ikusi eta errugbyari buruzko ikasgaia modu berezi batean uztartzeko erabili dezakeguna.
Bideo honetanikusiko dugu "Haka" dantza zertan datzan:



2011-01-04

Koloreetako mundua.

Kultur aniztasuna sustatzeko powerpoint polita dakarkizuet gaurkoan. Haurrentzako ez ezik nagusientzako sentsibilizazio modura erabili daitekeen aurkezpena. Besterik barik hemen duzue :

Informazio iturria : Slideshare

2011-01-03

Kulturartekotasuna eredu.


Kulturartekotasuna, kultura-aniztasuna kudeatzeko eredutzat harturik, gizarte osoarekiko aldarrikatu behar da, edozein gizarte-motarekiko, gizarte bakoitzaren kulturaaniztasuna edozein eratakoa eta mailatakoa dela ere. Gizartearen gaineko edozein ikuspuntu arauemaile eta balioespenezkorekin gertatzen den moduan, eztabaida- eta kritika-prozesu baten bidez baino ezin da kulturartekotasunaren ikuspuntua finkatu. Proposamena da kulturartekotasuna kultura-pluralismoaren eredu berritzat hartzea, eta aurrekoa, kultura-aniztasuna alegia, modu kritikoan osatzea eta ordezkatzea.

2011-01-02

Munduko jolasak

Nork ez ditu ikusi gabonetako egun hauetan gure herrietako parkeetan umeak bere jostailuekin jolasten?
Ikus dezagun gaurkoan, munduko lurralde ezberdinetan sortuak,eta gure artera ekarritakoak,izan diren jostailuetako batzuk. Hauen artean, hain ezagunak diren trompa jokoa edo mikado-a bezalako jokuak daude.

Aurkezpen hau egiteko embedr aplikazioa erabili dut.

2010-11-24

Ikasle etorkinak eskoletan

Ikasle etorkinen eskolaratzea eskola sareen eta hizkuntz ereduen arabera

Etorkinen kopurua ehunekotan

A EreduaB EreduaD Eredua
Publikoa 45,66%21,67%32,47%
Itaunpekoa37,71%43,06%19,23%
Guztira43,08%28,97%27,95%

Ezberdintasun kulturalak: Zertaz ari gara?

* Ezberdintasun kulturalei buruz ari garenean baloreen, sinesmenen, espektatiben, mundu ikuskeren...-en gainean ari gara hizketan eta horien arabera gertaerak (sozialak, fisikoak…) eta jokamoldeak era ezberdinetan ulertzen ditugu pertsonok.

* Kulturen arteko ezberdintasunei buruz ari garenean janzkera, elikadura, dantza… ezberdinak baino gai sakonagoei buruz ari gara, kontuz ibili beharra dago azaleko ikuspegi horiekin.

* Ezberdintasun kulturalak unibertso sinbolikoen arteko ezberdintasunak izaten dira, munduko gertaerak ulertzeko eta interpretatzerako orduan.

* Ezberdintasunak egoteak ez du esan nahi talde batzuk beste batzuk baino maila altuagoa izan behar dutenik hierarkikoki.

Ezberdintasun kulturalak 7 dimentsiotan deskribatzen dira:


Gai honi buruzko informazio gheiago hemen.

2010-11-18

Etorkinak eta Euskara

Donostiako "Esperanza latina" elkarteak,etorkinentzako euskara klseak antolatzen ditu Udal patronatu eta euskaltegiaren laguntzarekin.
Hego eta ertamerikatik donostiara iritsi diren etorkinen elkartea da "esperanza latina",eta elkar ezagutzeko topagunea izateaz gain,hainbat ikastaro antolatzen dituzte egoitza honetan.
Horien hartean,igande goizetan euskara ikasteko klaseak ematen dituzte. Ikus dezagun nola moldatzen diren:

2010-11-17

Kulturartekotasun hezkuntza

Kulturartekotasuna eskolan

Gure gizarte konplexu honetan, gero eta gehiago hitz egiten da “kulturartekotasunaz”.
Eskolan ere “kulturarteko hezkuntza” ohiko esapide bihurtu da, eta ez arrazoirik gabe.
Izan ere, eskolan bi esanahi dituela erabiltzen da “kulturarteko hezkuntza”: alde batetik, mundu kulturanitz batean egoki bizitzeko prestakuntzari esaten zaio,ikasle guztiek behar duten prestakuntza, alegia.
Bestalde,termino horrekin izendatu ohi da etorkinen seme-alaben trataera ikastetxean.
Lehenengo adierari dagokionez, gaitasun multzo bat eskuratzeko aukeraz hitz egiten da; prestakuntza hori“Balioen hezkuntzan” kokatzen da eta “Herritartasunerako Hezkuntza” (hau da, herritar arduratsu eta solidarioa izateko hezkuntza)planteamendu orokorraren barruan dago.
Gatazkaren kudeaketa, gizartean parte hartze aktibo eta kritikoa, aniztasunarekiko errespetua eta estimua… dira alor horretan jorratu behar diren zenbait eduki garrantzitsu.
Gehiago irakurtzeko...