India Asiar Hegoaldearen zati handia hartzen duen herrialdea da, berak bakarrik azpi-kontinente oso bat osatzen baitu. Munduko bigarren estatu populatuena da, demokrazia handiena, zazpigarren zabalena eta hamargarren ekonomia.
Herrialde multietnikoa eta multierlijiosoa da, arraza eta etnia askoren igarobide zein pausaleku izan baita. Hainbat erlijio garrantzi handikoak dira, hala nola hinduismoa, islama, budismoa, kristautasuna.
Indiak kultur ondare ugaria eta apartekoa du.
Inbaditzaile eta etorkinen ohiturak, tradizioak eta ideiak bereganatu dituen bitartean, bere tradizioei historian zehar eustea lortu du.Adibidez, Indiako monumentu ospetsuena, Taj Mahal, Mogol dinastiari dagokio.
Indiako musika mota askotakoa da. Musika klasikoaren bi mota nagusiak hegoaldeko Carnatic eta iparraldeko Hindustani dira. Herri musika aipagarriena Filmi (Filmetarako sortutakoa) da. Folk musika ere oparoa da.
Gaurko sarrera honetan, indiar musika sortzeko aplikazio bat ikusiko dugu. Aplikazio honen bidez, indiako instrumentu ezberdinak konbinatu ahal izango ditugu gustoko indiar musika sortu arte. Oso dibertigarria da eta probatzera animatzen zaituztet: Klikatu hemen aplikazioa hasteko.
Informazio iturria: Wikipedia eta Egape ikastola.
1 comentario:
oso interesgarria!!;)
Publicar un comentario