“Once we won power. We chose to regard the diversity of colours and languages that had once been used to divide us as a source of strength.” Nelson Mandela

2011-01-07

Busuu. Hizkuntzak ikasteko sare soziala.

Denok dakigun moduan, sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du bere datu pertsonalak eta bere gustoko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko egin ditzakete. Norberaren helburuen arabera lagunak bazkideak edo bikotekideak topa daitezke.

Sare sozial ezberdinen artean facebook, tuenti edo twitter dira ezagunenak, baina orain zerbait berria aurkeztuko dizuet : Bussu, hizkuntzak ez galtzeko eta aldi berean ikasteko sare soziala.


UNESCOk dioenez, 3.300 hizkuntza galzorian daude, hau da, munduko hizkuntza guztietatik %50!Kamerungo Bussu hizkuntzaren egoera txarra hartu dute eredutzat sare sozial berri hau promozionatzeko. Izan ere, ikusiko dugun bideoan agertzen den bezala, 8 pertsonak baino ez dute hizkuntza hau hitz egiten eta egoera zailean ikusten dute hizkuntza honen bizi iraupena. 
 'Save busuu' izeneko ekimenarekin hizkuntza sare sozialen bitartez ezagutaraztea da bere helburua. Jendeak   beste hizkuntza bat dela jakitea eta bide batez, hizkuntza ikastea.



Hau martxan jartzeko, linguistikako adituak joan ziren bertara ekimena azalduz. Bertako herritarrak, 8 pertsona baino ez, ekimenarekin bat egin omen zuten lehen momentutik arazorik gabe. Gustura baitzauden ekimen berri honekin, beraien hizkuntzari mesede egingo ziolako.
Astebetez, busuu hitz egiten duten pertsonekin bideo musikalak egin zitutzen eta betran, transmititu nahi diren hizkuntzaren balioak agertzen dira.
Busuu hizkuntzaz gain, hizkuntza ezberdinak ikasteko aukera luzatzen digu sare sozial berri honek. Hala nola, ingelesa, portugesa, italianoa, alemana, errusiera, frantzesa...

Busuu hizkuntza ikasteko, ariketa ezberdinak proposatzen dira. Ariketa horien artean, gramatikalak, sintaktikoak, hiztegia … sartuko dira eta bideo-txata ere barnean izango du. Honekin elkarrizketa bat mantendu daiteke busuu dakien norbaitekin edo ikasten ari den norbaitekin.
Gainontzeko hizkuntzekin ere berdina egin dezakegu, ariketa ezberdinak sare sozialean ditugun lagunen bitartez. Honela, lurralde ezberdinetako jendea ezagutuko dugu eta horrez gain, beraien hizkuntza ere bai. Izan ere, elkarrizketen bidez norberak bere hizkuntza mundu osora zabaldu dezake eta aldi berean, hizkuntza komunitate ezberdinak sortuz. 

Ez al da aukera paregabea euskara mundu osoan zehaz hedatzeko?


No hay comentarios: